BILBOFEM MARTXARI AURRE EGITEKO 10 AHOLKU
Ziortza Villa, Ultrairaupeneko Txirrindularia eta BilboFem Martxaren enbaxadorearen eskutik
1. BilboFem martxa, martxa zikloturista bat baino ez da, emakume txirrindulariak elkartu eta geure pasioaz gozatzeko helburu duen ekimena. Normala da urduritasuna izatea, batez ere martxa batean parte hartzen duzun lehen aldia bada. Lasai egon! Egun zoragarria dugu aurretik!
2. Ez utzi ezer azken ordurako. Bizikleta prest eraman. Martxan zehar beharko duzun material guztia garaiz prestatu eta utzi prest aurreko gauean. Egunean bertan, egin itzazu gauzak denboraz, presarik gabe ibiltzeko eta irteerara garaiz iristeko.
3. Ez inprobisatu proba egunean. Aztertu ibilbidea aldez aurretik eta argi izan hornidura-puntuak non dauden. Ez jantzi marruskadura eragin dezakeen material berririk.
4. Ibilaldian zehar, mantendu zure erritmoa. Ondo kudeatu zure ahalegina, eroso eta seguru joan zaitez, garrantzitsuena amaitzea baita.
5. Ez konparatu beste batzuekin. Kirolari bakoitzak bere baldintzak ditu. Elkartu eta egunaz gozatzea da geure helburua.
6. Ibilbidean zehar, adi egon beste txirrindulari batzuen mugimenduei. Eskuinetik joan eta ezkerretik aurreratu eta ez pasatu kontrako erreiera.
7. Elikatu zaitez normalean egiten duzun bezala, bai martxaren aurreko egunean, bai ibilbidean zehar. Ez esperimentatu gel eta edari berriekin proba egunean.
8. Zalantzarik baduzu, galdetu eskarmentu handiagoko lagunei, beti egongo da norbait laguntzeko prest.
9. Martxak trafiko irekia izango du. Zirkulazio-arauak errespetatu behar ditugu.
10. Ekimen zoragarri baten aurrean gaude. Emakume asko elkartuko gara bidea elkarrekin egiteko eta emakume kirolariak ikusarazteko aukera ederra izango da.
Ez gaude egon ginen lekuan, baina iritsi nahi dugun lekutik gertuago gaude.
GOZATU EGUNAZ BESTE EMAKUME TXIRRINDULARIEKIN, EGUN HISTORIKOA IZANGO DA TXIRRINDULARITZARENTZAT.


